Egoera ekonomikoaz, baketzeaz eta autogobernuaz mintzatuko dira Iñigo Urkullu eta Mariano Raxoi, gaur egingo duten bilkuran. 13:30ean egingo dute batzarra. Urkulluk azaldu duenez, baketzean ikusarazi nahi dio "Espainiari begira ere aukera historikoa" duela, eta erantsi du espero duela berak planteatuko dionari "entzutea eta arreta jartzea" Raxoik.
Alor ekonomikoan, Urkulluk esan du kupoari dagokionez Espainiako Gobernuak konpromisoak hartzea nahi duela. Bestalde, 2015erako estatus politiko berri bat lortzeko eta espetxe eskumenak Jaurlaritzaren esku uzteko aukera ere mahai gainean jarriko du Urkulluk.
Gai guztietan Urkulluk esateko duen guztia entzuteko prest da Raxoi, Espainiako Gobernuak zabaldu duenez. Edonola ere, Antonio Basagoiti PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak ohartarazi du soilik ekonomiaz jardungo dutela bilera horretan.