Autogobernuari buruz galdetu ahal izatea espero du Urkulluk

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoak estatus politiko berria lortuz gero, herritarrek euren iritzia eman ahal izatea. Horixe espero duela adierazi du Iñigo Urkulluk, EAJko lehendakarigaiak. Astearte honetan, Espainiako Kongresuak atzera bota du ERCk kontsultaren eskumena autonomien esku uzteko egindako proposamena. Urkulluk adierazi du badakiela organo horri dagozkiola kontsulta eta erreferenduma egiteko eskumenak. Hala ere, espero du EAEko alderdien artean akordio bateratua lortuko balitz herritarrei galdetzeko aukera izango litzatekeela. Alderdi guztien lankidetzaren beharra ere azpimarratu du bakegintza eta elkarbizitza lortzeko. Ohartarazi du horretarako «elkarrizketa eta esfortzu handia» egin beharko dela guztien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.