POLITIKA

Autogobernuaz proposamenak egiteko eskatu die Erkorekak Eusko Legebiltzarreko taldeei

"Erantzukizuna" eskatu die Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, "EAJren plana zein izango den espekulatzen ibili beharrean".

Josu Erkoreka. JUANAN RUIZ, ARP
2013ko abenduaren 27a
12:32
Entzun

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eleduna, EAJk autogobernuari buruzko lantalde bat osatzeko eskaria erregistratu eta biharamunera. Erkorekak gainerako taldeei eskatu die ez dezatela EAJren asmoen inguruan "espekulatu": "Taldeek euren proposamenen inguruan hausnarketa egitea izango litzateke egokiena".

"Erantzukizunez" jokatzea galdegin die EH Bilduri, PSE-EEri, PPri eta UPDri: "Izan ere, esku artean dugun erronka, etorkizuneko autogobernua zehaztea, oso garrantzitsua da".

Erkorekak gogorarazi du 1979ko Estatutua ez dela harrezkero aldatu, "35 urte hauetan gauza asko aldatu badira ere". Kataluniaz galdetuta, berriz, azaldu du "Euskadin estrategia propioa" abiatu behar dela eta "egokiena" Eusko Legebiltzarra "eztabaidaren protagonista" izatea dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.