M.J.G 41 urteko gizona hil da autokarabanan zihoala ibilgailuak su hartu ondoren, Arronizen. Santarderkoa zen (Epainia), eta bakarrik zihoan. 00:45ean izan zen ezbeharra, NA 129 errepidean, eta Lizarrara eraman zuten, Virgen del Camino ospitalera, baina gorputzaren %70 erreta zeukan, eta ezin izan zuten ezer egin. 05:30 aldera hil zen.
Ibilgailua kixkalita geratu zen, eta su garrek inguruko etxe bati eragin diote. Foru Polizia ikertzen ari da zer gertatu zen.
gizartea
Autokarabana erre eta hil da gidaria Arronizen
Gauerdian hasi zen sutan, eta 41 urteko gizona ospitalera eraman zuten, baina 05:30 aldera hil zen. Foru Polizia ikertzen ari da zer gertatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu