Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "ezkutatu" egin du nafar askoren "erralitate gordina", PSNren ustez. "Gehiegizko baikortasuna" izatea egotzi dio alderdiak Barcinari, PSNk uste baitu "nahi baino ziurgabeagoa" dela suspertze ekonomikoa.
Xabi Lasa Aralarreko Nafarroako koordinatzaileak kritikatu egin du Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak Eguberrien harira eginiko hitzaldia: "Ezin dugu ahaztu 46.000 langabe daudela eta 10.000 familia baino gehago pobrezian bizi direla. Horiek izango dira gure lehentasunak maiatzean gertatuko den aldaketan". Lasak uste du Barcina "beste errealitate batean" bizi dela, "Nafarroa utzi duen egoera kaskarretik urrun".
Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek, berriz, Nafarroaren "erronkei aurre egiten ez jakitea" egotzi dio UPNri, eta "inoiz baino beharrezkoagotzat" jo du aldaketa politikoa: "Gure asmoa da Geroa Bai aldaketaren aktoreetako bat izatea".