Autonomiaz eta eskumenez gogoeta egingo dute urriaren 22an Baionan

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Autonomia eta eskumenei buruzko gogoeta antolatuko du Autonomia Eraiki kolektiboak Baionako (Lapurdi) IUT unibertsitatean, urriaren 22an. Autonomiaren gaia «jendarteratzeko»baita Ipar Euskal Herriak beharrezko dituen eskumenei buruz gogoetatzeko, Ttotte Etxebestek zehaztu duenez.

Femu a Corsica zerrenda autonomistako Gilles Simeoni, ERC Esquerra Republicana de Catalunyako Joan Ridau eta EAko Sabin Intxaurragak parte hartuko dute. Ondotik, kontseilari nagusi diren Alain Iriart (AB), Max Brisson (UMP), Christophe Martin (PS), eskualdeko kontseilari diren Alice Leiziagezahar (Europe Ecologie) eta Jean Jacques Lasserren (Forces Aquitaine)artean eztabaidatuko da, besteak beste entzuleek egingo dituzten galderei erantzunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.