Autopsiak ez du argitu pasa den ostegunean Azkoitiako (Gipuzkoa) Madariaga auzoko Bidegorri leizean aurkitutako gizona nor den. Gorpua 90 metroko sakonerako zulo batean zegoen, egoera txarrean. Ertzaintzak duela bi hilabete desagertu zen Erandioko (Bizkaia) gizon batena zela aurreratu zuen, baina gaur autopsiak ez du hori zehazterik izan.
Ez dituzte autopsiaren inguruko datu gehiago zabaldu. Azpeitiko argibide epaileak (Gipuzkoa) sumarioa sekretupean jarri du.
Gorpuaren ondoan Ignacio Pascual Erandioko 60 urteko gizonaren diru zorroa topatu zuten.
Gizartea
Autopsiak ez du argitu Azkoitian aurkitutako hilotza norena den
Pasa den ostegunean aurkitu zuten gorpua kobazulo batean eta Herrizaingo Sailak Erandion duela bi hilabete desagertutako gizon batena zela aurreratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu