Auzapezek Oxandabaratz eta Mujika askatzeko eskatu dute

Donibane Garaziko atzoko agerraldia. BERRIA.
2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Garazi-Baigorriko (Nafarroa Beherea) auzapez gehienek Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika libre uzteko eskatu zuten atzo Donibane Garazin egindako agerraldi batean. Garazi Baigorriko Herri Elkargoko 24 hautetsik —horietarik hogei bat auzapezak— babestu dute Mujika eta Oxandabaratz aske uzteko eskatzen duen mozioa. Garazi eskualdeko hemeretzi herrietatik hamabostek izenpetu dute mozioa. Errepresioa alde batera utzita, bake prozesuaren aldeko urratsak egin ditzala eskatzen diote Frantziako Gobernuari. «Bi estatuek keinuak egin behar dituzte egoera baretze aldera eta bake prozesuaren alde». Oxandabaratz esperantzetan da, eta haurra apirilerako espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.