Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen "dena ETA da" tesia "hankaz gora erori" dela azpimarratu dute prentsaurrekoan 18/98+... taldekoek. Garzonen tesi hori, ordea, ez zen harena bakarrik 18/98+... taldearen iritzian. Tesia "Espainiako Gobernuarena —PP buru zegoenean—eta Estatu osoarena" dela diote. Iñigo Iruin abokatuaren iritzian, horrexegatik dira orain "hain handiak presioak". Izan ere, Iruinek jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi "erakunde terrorista" izendatzeko presio "handiak" daude. Beraz, bere iduriko, litekeena da, Espainiako Auzitegi Gorenak "erakunde terroristaren" definizioa zabaltzea, horrela gazte erakundeak "erakunde terrorista" izendatzeko.
Hemendik aurrera, bi jokamolde aurreikusten dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalarengan: Auzitegi Gorenaren epaiaren zain egon, eta gainerako "auzi politikoetan" horrek dioenaren arabera jokatzea bata; eta Auzitegi Nazionaleko epaileek "jurisdikzionala ez den pleno bat egitea", hemendik aurrera jarraitu beharreko irizpideak finkatzeko. Izan ere, Iruinek dioenez, epaileen artean oso iritzi "desberdinak eta kontrajarriak" daude.
Mariano Ferrer kazetariak, bestalde, "arriskutsutzat" jo du gazte erakunde horiek legez kanpo uztea. Izan ere, edozein talde legez kanpo uzteko bidea ireki dezake horrek Ferrerren iritzian.
'18/98 sumarioa'
"Auzi politiko guztiak" artxibatzeko eskatu du 18/98+... taldeak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Jarrai, Haika eta Segi ez direla erakunde terroristak erabaki ostean, 18/98 sumarioan dauden auziak eta gainerako "auzi politikoak" bertan behera uzteko eskatu du 18/98+... taldeak. Gainera, sumarioak baztertzeaz gain, ondorioak ere, alegia legez kanporatzeak, bertan behera uzteko ere eskatu dute. Bestalde, "edozein talde" legez kanpoko talde izendatzeko "bide arriskutsua" ireki dela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu