Euskal Herriko gazteek eta oro har gizarte osoak irabazi duela auzia esan dute. Auzipetuei jarritako zigorrak fiskalak eskatutakoak baina txikiagoak izatea baikortzar jo dute, baina hiru gazte erakundeak legez kanpo uztea oso larria dela diote.
"Auzi politiko" guztiak "dena ETA da" Garzonen tesitik abiatuta eginak direla dio defentsak, eta beraz, tesia hankaz gora erorita, auzi horiekin aurrera jarraitzeak ez daukala zentzurik diote.
'Haika-Segi' auzia
"Auzi politikoak" artxibatzeko eskatu du 'Haika-Segi' auziko defentsak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaile Baltasar Garzonen "dena ETA da" tesia hutsean geratu dela azaldu du 'Haika-Segi' auziko defentsak, epaiak kontrakoa diolako. Beraz, 18/98 sumarioan dauden gainerako "auzi politikoak" artxibatzeko eskatu dute, eta baita Udalbiltza, Gestorak, Askatasuna eta Segi auziengatik preso daudenak askatzeko ere. Auzia "txapuza" bai izan dela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu