Juan Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Alegria, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Pello Zubiria auzipetu zituen Juan del Olmo epaileak. Istrukzio fasea itxi dute dagoeneko eta orain salara igorriko dute auzia. Fiskalak epaiketa egin ala ez erabaki beharko du orain. Frogak aztertu eta balorazioa egin beharko du, hau da, epaiketa eskatzeko delitu zantzu argiren bat dagoen ala ez erabaki beharko du.
Datorren ostegunean ekitaldia egingo dute Bilbon auzia artxiba dezatela eskatzeko. Bilboko Abando hotelean izango da hitzordua 11:30ean. Auzipetuek euskal gizarteari eta eragile guztiei indar egiteko deia luzatu diete.
Egunkaria auzia
Auzia bertan behera uzteko azken aukera dela ohartarazi du Egunkariaren Alde elkarteak
Egunkariaren Alde elkartean auziaren egoeraren berri eman du gaur Bilbon. Instrukzioa itxi egin dute eta auzia salara igorriko dute orain. Fiskaltzak dauka, beraz, azken hitza. Berak erabaki beharko du ahozko epaiketari bide ematen dion, edota auzia ixteko eskatzen duen. Egunkariaren Alde elkartearen ustez "epaiketa ez egitea izango litzateke irtenbide juxtu bakarra". Datorren osteagunean, ekitaldia egingo dute Bilboko Abando hotelean. Bertan bilduko dira hainbat eragile sozial eta politiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu