Auzia «puztea» leporatu dio Urkulluk ezker abertzaleari

2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidente eta alderdi horretako lehendakarigaiak uste du ezker abertzaleak «puztu» egin nahi duela Josu Uribetxebarria presoaren auzia, «hauteskunde interesak» direla medio. Punto Radion egindako elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak adierazi du PPk eta ezker abertzaleak «tentsio ikuskizun» bihurtu nahi dutela larri dagoen presoaren auzia. «Espetxe araudi argi bat dago, baina egoera hau mugaraino eraman nahi dute biek ala biek». Uribetxebarriaren gaixotasuna «larria bada» hura askatzearen alde azaldu da Urkullu, «hala diolako espetxe araudiak». Nolanahi ere, buruzagi jeltzaleak uste du ETAk «gatibu» mantentzen dituela euskal presoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.