Hamaika auzi ireki izan dizkiote Arnaldo Otegiri; denera, hamalau bat urte egin ditu preso. Hona unerik esanguratsuenak:
1987
Uztailak 13. Lehen aldiz atxilotu zuten Espainiako Estatuan.
1989
Otsailak 21. Sei urteko zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak, 1979ko bahiketa bat egotzita.
1990
Urriak 4. Beste bahiketa batean errugabetzat jo, eta baldintzapean askatu zuten.
1991
Irailak 11. Berriz espetxeratu zuten, zigorra betetzeko.
1993
Maiatzak 4. Aske geratu zen.
2004
Apirilak 1. Hamabost hilabeteko zigorra jarri zioten, Olaia Kastresanaren hil osteko ekitaldi batean «terrorismoa goratzeagatik».
2005
Maiatzak 25.Herriko tabernen auzian epaitu behar zutela-eta, 400.000 euroko bermea jarri zioten. Hura ordainduta, bi egunen ondoren irten zen kartzelatik.
Azaroak 4. Espainiako erregeari irain larriak egitea egotzita, urtebeteko zigorra jarri zioten.
2006
Martxoak 29. Greba egun bateko istiluen ardura egotzita, kartzelara bidali zuten, bermepean.
Apirilak 7. 250.000 euroko bermea ordainduta, kalera irten zen.
Apirilak 27. Hamabost hilabeteko zigorra jarri zioten, Argalaren omenaldian parte hartzeagatik.
2007
Ekainak 8. Atxilotu eta preso sartu zuten, aurreko urteko epaiagatik.
2008
Abuztuak 30. Aske utzi zuten.
2009
Urriak 13.Bateraguneauziagatik atxilotu zuten, eta preso sartu.
2011
Abuztuak 16. Hamar urtera zigortu zuen Auzitegi Nazionalak.
2012
Irailak 5. Sei urte eta erdira murriztu zion zigorra Auzitegi Gorenak. Ondorengo babes helegite guztiak atzera bota zizkioten Espainian, eta Estrasburgoko Auzitegiaren esku dago auzia.
AUZIAK ETA KARTZELA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu