Auziaren epaiketak bihar izango du segida

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua,Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzanak akusatuen aulkian eseri beharko dute berriro bihar, ostegunean hasi zen epaiketak segida izango baitu. Epaiketaren lehen bi egunetan bi gauza nabarmen geratu dira: lehena, akusatuek ukatu egin dituztela euren aurkako salaketa guztiak, D3M eta Askatasunan lan soilik politikoa egin zutela eta ez zutela ETAren edo Batasunaren aginduz jardun, baizik eta aukera politiko baten aldeko hautua egin nahi zuten milaka euskal herritarri botoa eman zezaten ahalbidetzeko asmoz jokatu zutela. Fiskaltzak aurkeztutako perituek, aldiz, ez dute froga zehatzik aurkeztu auzipetuen aurka; Fiskaltzak peritu gisa aurkeztu dituen lekukoak, gainera, akusazioen oinarrian dauden txostenen egileak dira.

Bihar, etzi eta etzidamu jarraituko du epaiketak Auzitegi Nazionalean, eta maiatzaren 17an eta 18an ere auzi saioak egingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.