1999
- Uztaila. Lance Armstrongek lehen aldiz irabazi zuen Tourra, US Postal taldearekin. Lehen kritikak azaldu ziren esanez barrabileko minbiziari aurre egiteko botikek mesede egiten ziola.
2000
- Uztaila. Armstrongek bigarren aldiz irabazi zuen Tourra.
- Azaroa. Frantzian ikerketa jarri zuten abian ezezagun batek salatu ondoren US Postal taldeak "dopin sistema" bat zuela.
2001
- Uztaila. Armstrongek hirugarren aldiz irabazi zuen Tourra. Armstrongek aitortu zuen gomendioak eskatu zizkiola Michele Ferrariri, dopin kasu batean nahastutako medikuari.
2002
- Uztaila. Armstrongek laugarren aldiz irabazi zuen Tourra. Gernu eta odol analisiak egin zizkioten Tourra amaituta, eta ez zuen positiborik eman. Hala, bertan behera geratu zen bi urte lehenago Frantzian haren aurka hasitako ikerketa.
2003
- Uztaila. Armstrongek bosgarren aldiz irabazi zuen Tourra.
2004
- Ekaina. David Walsh eta Pierre Ballester idazleek Tour zikina. Armstrong sistema) liburua kaleratu zuten. Bertan dopatzea leporatu zioten Armstrongi.
- Uztaila. Armstrongek seigarren aldiz irabazi zuen Tourra. Mike Andersonek, haren laguntzaile izandakoak salatu zuen dopin substantziak aurkitu zituela. Armstrongen etxean. Armstrongek salaketa jarri zuen haren aurka, estortsioagatik.
2005
- Uztaila. Armstrongek zazpigarren aldiz irabazi zuen Tourra, eta bere erretiroa iragarri.
- Abuztua. L’Equipe Frantziako kirol egunkariak kaleratu zuen 1999ko Tourrean Armstrongen gernuko sei laginetan EPOa aurkitu zutela.
2006
- Maiatza. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) errugabetzat jo zuen Armstrong L’Equipe-k egindako salaketaz, kontrol horiek ez zirelako "era fidagarrian" egin.
2008
- Iraila. Armstrongek iragarri zuen lehiara itzultzen zela.
2010
- Maiatza. Floyd Landisek aitortu zuen dopatu egin zela US Postalen ari zenean. Taldeko zenbait txirrindularik, Armstrong tartean, gauza bera egin zutela salatu zuen. Armstrongek dena ukatu zuen.
2011
- Urtarrila. Stephen Swartek, Armstrongen taldekide ohia US Postalen, salatu zuen Armstrongek bultzatu zituela EPOa hartzera. Armstrongen abokatuak dena ukatu zuen.
- Otsaila. Armstrongek erretiroa hartu zuen, behin betiko.
- Maiatza. Tyler Hamiltonek aitortu zuen berak eta Armstrongek EPOa hartu zutela 1999ko, 2000ko eta 2001eko Tourretan.
2012
- Otsaila. Kaliforniako (AEB) Fiskaltza Nagusiak itxi egin zuen Armstrongi irekitako ikerketa.
- Ekaina. USADAk karguak aurkeztu zituen Armstrongen aurka. 1998tik 2012ra bere buruari odol tranfusioak egitea, legez kanpoko substantziak hartzea eta haiekin merkatzea leporatu zion.
- Uztaila. Armstrongek salaketa jarri zuen USADAren aurka. USADAk Armstrongekin lan egindako hiru lagun zigortu zituen bizi guztirako: Luis Garcia del Moral eta Michele Ferrari medikuak eta Jose Marti prestatzailea. Dopin sistema bateko kide izatea leporatu zien.
- Abuztuak 20. AEBetako epaile batek atzera bota zuen Armstrongek jarritako salaketa.
- Abuztuak 23. Armstrongek uko egin zion helegitea aurkezteari.
- Abuztuak 24. USADAk bizi guztirako zigortu zuen Armstrong eta kendu egin zizkion 1998ko abuztuaren 1etik lortutako garaipen guztiak, zazpi Tourrak tartean. "Inoizko dopin sistema profesional eta arrakastatsuenaren" kide izatea leporatu zion.
- Urriak 12. Tourrak garaipen guztiak kendu zizkion.
- Urriak 22. UCIk ontzat eman zuen USADAren txostena eta bizi guztirako zigortu zuen Armstrong, eta garaipen guztiak kendu.
2013
- Urtarrilak 17. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kendu egin zion Sydneyko Jokoetako brontzea.
- Urtarrilak 18. Armstrongek aitortu egin du dopatu egin zela AEBetako telebista katean.