Auzibidean diren GALen erasoen artean, azkena

GALeko aspaldiko izen ezagunak ageri dira berriro Miguel Planchueloren aurkako epaiketan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Ez da GALek 80ko hamarkadan egindako atentatu guztien artean azken epaiketa, baina bai orain arte auzibidean izan diren atentatuen artean azkena. 1986an, Baionako Batzokieta Donibane Lohizuneko La Consolationostatuei eraso zien GALeko talde batek. Su-armekin egindako eraso haietan hainbat lagun zauritu zituzten. Atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren aretoan hasitako epaiketan, akusatuen aulkian eseri da Miguel Angel Planchuelo Espainiako Poliziaren Bilboko Informazio Brigadetako buru ohia.

Akusazio partikular gisa aurkeztu den herri akusazioak poliziaburu ohi horren aurka 114 urteko espetxe zigorra eskatuko du, besteak beste hiru mertzenario portugaldarri —Paolo Figuereido Fontesi, Rogelio Fernando Carvalho da Silvari eta Jorge Ferreira Cisnerosi— eraso horiek egiteko aginduak ematea leporatzen baitio.

Akusazio partikularraren arabera, 1986ko otsailaren 6an hiru mertzenario portugaldarrek Ipar Euskal Herrian bere burua GALeko kide gisa aurkeztu zuen pertsona baten eskutik armak jaso zituzten. Pertsona horrek Jean Louis izena erabiltzen zuen, eta Les Pyreneestabernari erasotzeko agindua eman zien, baina mertzenarioek uko egin zioten une hartan emakume asko zirelako. Otsailaren 8an, Planchueloren agindupean ziren Jose Amedo eta Michel Dominguez poliziek Irundik Baionara eraman zituzten portugaldarrak eta Jean Louisek helburutzat seinalatutako taberna batieraso zioten: Batzoki ostatua. Portugaldarrek munizioa agortu arte egin zuten tiro.

Atentatu hartan, sei pertsona zauritu ziren, horien artean bi ume. Handik ordu batzuetara GALek aldarrikatu zuen. Akusazio partikularrak frogatutzat eman du Planchuelok eta identifikatu gabeko beste pertsona batzuek Figuereido eta Carvalhori La Consolationostatuari erasotzea agindu ziotela. Eraso hartan, pertsona bat zauritu zen.

Fiskaltzak, berriz, arrazoitzen du poliziaburu horri ezin zaiola leporatu aurretik epaitua izan den delitu bat. Auzitegi Gorenak 1998an bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.