gizartea

Auzipetu egin dute ustez Hondarribiko Alardean emakume bat hil zuen tiroa bota zuena

Autopsiaren arabera, kartutxo zati batek jota hil zen Hondarribiko alardean emakumea. Ostegunean izan zen gertaera, emakumea desfilea etxe bateko balkoi batetik ikusten ari zela, eta larunbatean zendu zen, erietxean.

2011ko irailaren 12a
14:58
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez, ostiralean Hondarribiko Alardean ustez eskopeta baten kartutxo zati bat jota hil zen emakumeari tiro egin ziona auzipetu egin dute, heriotza ondorio duen lesio delitu bategatik.

Mari Carmen Gonzalez Hondarribiko alardean hildako emakumeari egindako autopsiaren arabera, eskopeta tiro baten kartutxoaren zati batek jota zendu zen, gaur El Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez. Ertzaintzak BERRIAri ez dio albistea berretsi nahi izan.

Ostegunean izan zen ezbeharra, 65 urteko emakumea desfilea etxe bateko balkoi batetik ikusten ari zela, eta larunbatean hil zen, erietxean. Familiak "errespetua" eskatu du, eta Hondarribiko Udalak esan du ez duela horregatik adieazpenik egingo.

Kazeta hark dioenez, Ertzaintzak Gonzalez zegoen etxeko balkoian kartutxoaren zatiak emakumearen buruaren arrasto biologikoekin aurkitu ditu. Orain gertatutakoa irudikatzen saiatuko omen da Ertzaintza, argitu ahal izateko.

Gaur 19:00etan egingo da Gonzalezen aldeko hileta elizkizuna, Hondarribian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.