HAika-Segi auzia

Auzipetuak libre utzi dituzte epaia eman bitartean

Haika-Segi auziak azken eguna izan du gaur, eta epaiaren zain geratu da. Epaia eman bitartean, auzipetu guztiak aske uztea erabaki dute epaileek; haietako 14 kartzelan egon dira gaur arte. Hala ere, horietatik bik kartzelan jarraituko dute beste auzi batzuek tarteko. Aiora Epelde eta Arkaitz Rodriguez dira espetxean jarraituko duten biak.

2005eko apirilaren 27a
15:39
Entzun
Gazteen defentsa abokatuek beraien argudioak ematea amaitu dutenean, auzipetutako gazte denak aske uzteko eskatu dute. Arantza Zuluetak egin du azkena banakako defentsa, eta amaieran esan du gazteak absolbitu egin beharko liratekeela "ez dagoelako kontrakoa egiteko frogarik", beraz, "berehala" aske uzteko eskatu du.

Haren ostean auzipetuek hitza hartu dute, eta epaiketa "politikoa" izan dela salatu dute.

Epaiketa epaiaren zain gelditzen dela esan du orduan epaileak, eta bitartean gazteak aske uztea erabaki du, "abokatuen eskariari erantzunez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.