Arnaldo Otegi.
•10 urteko espetxe zigorra.
1998an HBko bozeramailetza hartu zuen, aurreko mahaikide guztiak espetxeratu zituztenean. Lizarra-Garaziko akordioa, ezker abertzalearen legez kanporatzea eta azken negoziazio prozesua gertutik ezagutu ditu. Hainbat auzitan auzipetuta dago Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina auzi honetan bakarrik dago preso. Bateraguneko buru izatea egotzi zion fiskalak, eta hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen.
Rafa Diez.
• 10 urteko espetxe zigorra.
Hogei urte zituela izena eman zuen LAB sindikatuan, eta 1996tik 2008ra arte idazkari nagusia izan zen. Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Kongresuan parlamentari izana da ezker abertzaleko ordezkari gisa. Bere ama zaintzeko baimen bereziarekin dago aske, 50.000 euroko bermea ordainduta. Bateraguneko buru izatea egotzi, eta hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak.
Sonia Jacinto.
•8 urteko espetxe zigorra.
EHAK-ko diruzain izan zen, eta 2007ko otsailean ere atxilotu zuten, «Batasuneko buruzagi» izatea egotzita. Bateragune auziagatik preso dago, behin-behinean. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak harentzat.
Miren Zabaleta.
•8 urteko espetxe zigorra.
Ikasle Abertzaleetako bozeramaile izan zen. Gaztesarea auzian deklarazioa hartu, eta aske utzi zuten atxilotu baino hilabete eskas lehenago. Atxilotu zutenetik preso dago, eta bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak.
Arkaitz Rodriguez.
•8 urteko espetxe zigorra.
Bitan atxilotu, eta bietan aske utzi dute epaiketa eginda; hiru urte baino gehiago egin ditu espetxean auzi horiengatik. Preso dago. Auzi honetan zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak harentzat.
Txelui Moreno.
•Absoluzioa.
LAB sindikatuko kidea. EAE-ANVko hautagai izan zen orain lau urte Nafarroan. Behin-behinean libre. Haren kontrako akusazioa erretiratu zuen fiskalak, baina Terrorismoaren Kontra Ahotsak elkarteak 14 edo 8 urteko zigorra eskatu zuen.
Amaia Esnal.
•Absoluzioa.
Etxerat-eko kidea da, eta presoen senitartekoen elkarteko ordezkari gisa LABekin harremanetan aritzeko joan ohi zen sindikatuaren egoitzara. Behin-behinean aske. Haren kontrako akusazioa erretiratu zuen fiskalak, baina Terrorismoaren Kontra Ahotsak elkarteak 14 edo 8 urteko zigorra eskatu zuen.
Mañel Serra.
•Absoluzioa.
Lan bila joan zen LABera hainbat bider. Bateraguneko bileretara joatea egozten dio herri akusazioak. Behin-behinean libre egon da. Haren kontrako akusazioa erretiratu egin zuen fiskalak epaiketan, baina Terrorismoaren Kontra Ahotsak elkarteak hamalau edo zortzi urteko zigorra eskatu zuen.