Segiko eta Ekineko kide izatea egotzita auzipetuta dauden Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Aritz Azkona eta Maider Caminosek agerraldia egin dute gaur eguerdian Iruñean (Mikel Jimenez ere auziperatuta dago, baina espetxean aukitzen da beste auzi batengatik), eta "desobedientziarako" deia luzatu dute. Iruñerriko gazteek hainbat jenderen babesa jaso dute, eta beharrezkotzat jo dute herri harresia eraikitzea balizko sententziari aurre egiteko.
Babesa eta elkartasuna erakutsi asmoz, agerraldira gerturatutakoek beraien etxeko giltzak erakutsi eta mahai gainean laga dituzte. "Gure etxeko ateak zabalik izango dituzte bertan babestu nahi izanez gero", adierazi dute.
Halere ere, azaldu dutenez, eraiki nahi duten herri harresi hori ez da zertan Ondarroakoa edo Donostiakoa bezalakoa izan behar, eta azpimarratu dute "hamaika modu ezberdin" daudela "gune fisikorik gabe" auziperatuei eskaini nahi zaien babesa antolatzeko. Hainbat ekimenen artean, besteak beste, sanferminetara zapi laranjak eramatea edo eta balkoietan puxika laranjak eskegitzea eskatu dute. Komunikabideetara oharrak bidaliko dituztela esan dute.