Euroaginduak

Auzipetuek erran dute EIPKren bide orriak urduri jarri dituela estatuak

Jokin Aranalde, Beñat Atorrasagasti eta Aitor Zubillaga euskal iheslari politikoek atxiloketa moldea eta haien kontrako euroaginduen "bitxikeria" salatu dute Baionan, Amaia Errekarte abokatuarekin batera.

Aitor Renteria.
2013ko uztailaren 5a
17:56
Entzun

Beñat Atorrasagasti eta Jokin Aranalde atxilotu eta epailearen aitzinetik pasatu zituztelarik biharamunean, ez zen haien kontrako euroagindurik. Schengen-eko akordioetan oinarrituta atxilotu zituen Poliziak. Orandik Aranaldek ez du bere kontrako euroaginduaren berri; atxiloketak EIPKren bide orria estaltzeko ahalegina direla erran du.

Amaia Errekarte abokatuak nabarmendu du euroagindu horietan aipatzen diren gaiak zaharrak direla eta torturapean lortutako adierazpenetan oinarritzen direla. Heldu den asteartean aztertuko ditu hiru kasuak Paueko auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.