Alta, aldaketa bat sumatu da suprefetaren jarreran. Herriko etxeari igorritako gutunean ez bezala, 'Herriko Etxeak' egoitza bat merkatuko prezioan aloka dezakeela adierazi du France Bleu irratian egindako elkarrizketa batean. Zirrikitu hori ez zen agertzen gutunean.
Seaskak manifestazio bat eginen du larunbatean Hendaian, suprefetaren erabakia bertan behera gelditzea eskatzeko eta Falloux legearen behin betiko kentzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du ordezkaritza bat bidaliko duela Hendaiako martxara.