euskal presoak

Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Idoia Martinez presoa

Urte hasieran 28 urteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, Espainiako armadaren teniente bat hiltzea egotzita.

Idoia Martinez Auzitegi Nazionalean epaitu zutenean. FERNANDO VILLAR, EFE
2015eko uztailaren 22a
14:40
Entzun

1994an Espainiako armadako teniente Miguel Peralta hiltzea egotzita zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Idoia Martinez euskal presoa. Urte hasieran epaitu zuten Angel Luis Hurtadok, Julio de Diego Lopez eta Jose Ricardo de Parada magistratuek. Azken horrek boto partikularra eman zuen, eta ez zuen bat egin Martinezi 28 urteko kartzela zigorra ezarri zion ebazpenarekin.

Auzi honetatik absolbitu duten arren, Martinezek kartzelan segituko du beste auzi batzuen espetxe zigorra betetzen.

Oraindik Gorenaren ebazpena idazteko dagoen arren, Auzitegi Nazionalaren epaiari kasazio helegitea aurkeztu zion euskal presoaren abokatu Alfonso Zenonen arabera, baliteke poliziaren aurrean eginiko deklarazioak baliagarritzat jo ez dituztela-eta erabaki izana absoluzioa. Izan ere, Mikel Azurmendik eginiko adierazpenetan oinarritu zen Auzitegi Nazionala. Azurmendik torturapean eginiko deklarazioa izan zela salatu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.