Justicia et Veritas elkarteak Barkosi leporatutakoak ez du oinarririk, Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera: "Delitua egin zela argitzeko moduko elementurik edo froga printzipiorik ez dago kereilan".
Espainiako Kongresuko diputatu denez, foruduna da Uxue Barkos, baina izaera berezi horri uko egin zion fiskaltzak Iruñeko Udaleko dietetan zenbait hautetsik ustez egindako irregulartasunak ikertu bitartean. Barkosek argi utzi nahi izan zuen ez duela legez kanpoko ezer egin. Diario de Navarra-k kaleratutako informazio batzuen ondotik bere kabuz hasi zen ikertzen fiskala.