Auzitegi Gorenak berretsi egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Cordovillan (Nafarroa) Yamiled Giraldo hiltzeko agindua eman zuen gizonari jarritako 22 urteko kartzela zigorra. Iazko otsailean eman zuen epaia Auzitegi Nagusiak. Jose L.G. gizonezkoari Giraldo hiltzeko agindua eman zuelakoan hemeretzi urteko espetxe zigorra jarri diote, eta beste hiru urtekoa "justiziari trabak ipintzeagatik".
Giraldo hiltzea leporatuta Auzitegi Nagusiak emakumezko bati jarritako zigorra berretsi du Gorenak —22 urte eta bi hilabeteko zigorra—, baina hilketan parte hartu zuten beste bi lagunei zigorra gutxitu die —20 urte eta sei hilabetetik 16 urtera—.
2009ko apirilean hil zuten Giraldo, Cordovillan, tiroz. Nafarroako Auzitegi Nagusiko arabera, prostituzio eta sexu gehiegikeriako kasu batean lekuko gisa aurkezteagatik hil zuten. Hain zuzen, Auzitegi Nagusiaren epaiak zioen Jose L.G.k espetxetik eman zuela hiltzeko agindua, emakumeak lekukotza hura emateagatik.