Auzitegi Gorenak berretsi egin du Sagarzazuren zigorra
ETAri informazioa igortzen zion talde bateko kide izateagatik Auzitegi Nazionalak Jose Candido Sagarzazuri ezarritako bost urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak. Horretarako, nahikoa frogatzat jo du Sagarzazuk Poliziaren aurrean eginiko aitormena, «letraduna bertan zegoelako eta bere eskubideak zeintzuk ziren gogorarazi zitzaiolako». Halaber, sumario instrukzioan adierazpenak berretsi zituzten hainbat froga zuzen lortu zituztela gaineratu du. Joan zen ekainean ezarri zioten zigorra Sagarzazuri, ustez 1998an Hernaniko taldeko kide izateagatik eta ETAko Donostia komandoari informazioa helarazteagatik; besteak beste, polizien inguruko datuak igorri zituela dio epaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu