IKURRAK

Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Gipuzkoak Espainiako bandera jartzeari emandako ukoa

"Inposaketa onartezina" zelakoan, Batzar Nagusiek 2011n baztertu zuten Espainiako bandera aldundiaren egoitzan jartzea.

Espainiako Bandera jartzera derrigortu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Gipuzkoako Aldundia 2010ean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 7a
12:52
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak emandako ebazpen baten aurka, estatuko abokatuak helegitea aurkeztu zuen 2014ko maiatzean. Helegite hori ontzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta bertan behera utzi ditu EAEko auzitegiaren epaia nahiz Gipuzkoako Batzar Nagusien adierazpena. EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen onetsi estatuko abokatuaren kexa. Auzitegi Gorenak, ordea, ebatzi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiek "izaera juridiko berezia" dutela baina horrek ezin duela eragin "bere erabakien kontrol eza".

Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz ezarri zuten Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan Espainiako bandera, eta horren aurkako adierazpena egin zuten Batzar Nagusiek. Adierazpen hartan, Espainiako bandera aldundiko egoitzan jartzearen aurka azaldu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak, "inposaketa onartezina" eta gipuzkoar gehienen sentipenaren aurkakoa zelako. Gainera, diputazioari eskatu zion babes zitzala agindu horren aurkako jarrera adierazten zuten ekimenak.

Orain, Auzitegi Gorenak gogorarazi ditu 2009an eta 2011n gai horren inguruan emandako epaiak: horietan zehaztu zuen Espainiako bandera leku ikusgarri batean egon behar dela, haren aurkako plakarik ezarri gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.