Espainiako Auzitegi Gorenak gaur Emilio Botin bankariaren auzian Auzitegi Nazionalak lehen erabakitakoa berretsi du: epaiketa egiteko ez da nahikoa herri akusazioa soilik egotea. Hori dela-eta, ebazpena erabakigarria izan daiteke, besteak beste, Ibarretxe auziarentzat eta Egunkaria-ren kontrako bi auzientzat. Izan ere, egoera berean daude auziok: fiskalak epaiketarik ez egiteko eskatua du eta akusazio partikularrik ez dago. Botinen kasuan, auziaren artxiboa berretsi du Gorenak, bankariaren absoluzioa.
Auzitegi Nazionalak epaiketarik egin gabe absolbitu egin zuen Botin, fiskalak akusaziorik aurkeztu ez zuenez eta akusazio partikularrik ez zegoenez epaiketarik ezin zela egin erabakita. Auzitegi Nazionalaren ustez, herri akusazioko elkarte baten eskaera ez zen nahikoa. Erabaki horri jarritako helegiteaz gaur Goreneko Zigor Aretoaren osoko bilkurak berretsi egin du hori eta, beraz, jurisprudentzia ezarri du antzeko egoeran dauden auzientzat.
Prozedura laburtuko auzia da Botinen aurkakoa, Ibarretxe auzia eta Egunkaria-ren kontrako auzi ekonomikoa bezala. Egunkaria-ren auzi nagusia, berriz, sumario arrunta da, baina egoera berean dago: herri akusazioak baino ez du eskatu epaiketa egitea.
'Ibarretxe eta Egunkaria auziak'
Auzitegi Gorenak 'Botin auzian' berretsi egin du herri akusazioa soilik egotea ez dela nahikoa epaiketa egiteko
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Botin bankaria. Han bezala, 'Ibarretxe' eta 'Egunkaria' auzietan herri akusazioak baino ez du eskatu epaiketa egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu