2012ko uztailean eskatu zuen Gabirondok doktrina bertan behera uzteko, 192/2006 doktrina Espainiako Konstituzioaren aurkakoa zela iritzita. Hain justu, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iazko uztailean onartu zuen Ines del Rio Prada presoak aurkeztutako helegitea doktrinaren aurka.
Gaur, ordea, Auzitegi Gorenak berretsi egin du doktrina horren aplikazioa Gabirondoren kasuan. Doktrina ezarrita, 2016ko apirilera arteko espetxealdia du Gabirondok, baina neurri hori bertan behera utziz gero, kalean behar zuen.