Herriko tabernak Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak, eta Batasunaren likidazioaren prozesuarekin zerikusia duten herriko tabernetako arduradunei bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko. “Ohiko” epea bost egunekoa izaten dela esan du Gorenak, “baina kasua konnplexua denez eta informazio bolumen handia dagoenez, hamabost egunera igo dugu".
Alegazioak aztertu eta gero, herriko tabernak Batasunaren ondasun gisa enbargatuak izan daitezkeen edo ez erabaki dezake Gorenak.
Epaitegi berak joan den urrian herriko tabernetara inbentarioa egitera bidali zituen Ertzaintza eta Guardia Zibila, eta 30 pasatxora sartu ziren. 60 bat kaxa dituzte “materialarekin” eta horiek aztertu ondoren erabakiko du Espainiako Fiskaltzak diligentziak artxibatzea edo ikerketa zabaltzea eskatzen duen, kasu honetan miaketa gehiago egiteko asmoz.
Era berean, Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak beste herriko tabernen arduradunei esan die hamar eguneko epea dutela abokatuekin aurkezteko.
Hamasei magistratuen batzarrean erabaki dute hori guztia gaur. Hain zuzen, Batasuna legez kanpo uztea ere sala horren erabakia izan zen, 2003ko martxoan.
Politika
Auzitegi Gorenak 'herriko tabernei' bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko
Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu