euskal presoak

Auzitegi Gorenak lau urte murriztu die espetxe zigorra ETAkoak izateaz akusatutako lau euskal herritarri

Epaiketa zortzi urte geroago egin zela argudiatu du epaileak zigorrak jaisteko.

2011ko otsailaren 23a
17:57
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak lau urte jaitsi die espetxe zigorra etakide izatea leporatutako lau euskal herritarri; epaiketan, 7 eta 6 urteko espetxe zigorra jarri zieten. Epaiketa gertaerak izan eta zortzi urte geroago egin zela argudiatu du epaileak.

Hain zuzen, leporatzen dietena 1995 eta 2002 artean gertatu zela argudiatu zuen defentsak, eta zigorra 2010eko apirilean jarri zietela. Zugaitz Izagirreri eta Carlos Moises Martini zazpi urtetik hirura jaitsi die zigorra, eta Alberto Gonzalez eta Regina Maiztegiri, seitik bira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.