Espainiako Auzitegi Gorenak Oihana Agirreren kontrako zortzi urteko kartzela zigorra berretsi du, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak arratsaldean jakinarazi duenez, "eta, ondorioz, une batetik bestera espetxeratu dezakete".
2007an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Agirre, euskal presoen eskubideen aldeko agerraldi batean parte hartzeagatik. Urtebetean eduki zuten espetxean.
Gorenaren erabakia "eskubide politikoen aurkako eraso larria" dela dio AAMk. "Gainera, Euskal Herrian bakea eta demokrazia ezar dadin egin beharreko bidearen kontra jotzen du bete-betean. Jarduera judizial eta errepresibo honek berehala amaitu behar du".