“Neurri horiekin ez dute gatazka konponduko; beraz, orain txalotzen dituzten neurriak bihar gutxiegi iruditzen zaizkienean, hau da, orain gertatu den bezala berriro ere neurri horiekin etekin politikorik lortu ez dutela ikusten dutenean, mendeku gosez ari denak zer eskatuko du, heriotza zigor estalia?", galdetu dute Estanis Etxaburu eta Agurtzane Alkalde Etxerateko kideek Bilbon egindako agerraldian.
Etxeraten hiztetan Auzitegi Gorenak Unai Paroten aurka hartutako erabakiak ez du zerikusirik bakea ekarriko duen konponbide prozesu bat abian jartzeko desioarekin.
Presoentzat "bizi arteko zigorra" ekarriko duela salatu dute.
Erakundeetako buruak eskubideen errespetuaz eta gatazkaren koponbideaz hitz egiten duten bitartean Gorenaren ebazpena bezalako adibideek, “sakabanaketa politikak eta eskubideen murrizketa luzeak” dakartzatela salatu dute.
“Behin betikoz hainbeste sufrimendu eragiten duen gatazkarekin amaitzeko” alderdi eta eragile guztien parte hartzea beharrezkoa dela uste du Etxeratek eta gatazka konpontzearen aldeko mezua siglen gainetik dagoela.
Hori dela eta, gizarteari presioa egiteko eskatu dio Etxeratek eta hilaren azken ostiralean (etzi) egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute Etxaburuk eta Alkaldek.
Presoak
Auzitegi Gorenak zigorrak batzearen inguruan hartutako erabakiak “mendeku gosea” erakusten duela salatu du Etxeratek
Auzitegi Gorenaren erabakiak ez du lagunduko gatazka kopontzen. Etxeratek salatu duenez, “medeku gosea” agerian geratu da zigorrak batetzearen inguruan hartutako erabakiarekin. Gorenaren erabakiak “bizi arteko zigorra” ekarriko die presoei eta senideek ere “bizitza osorako zigorra” jasan beharko dute. Ondorioak dira kezkagarrienak Etxeratentzat: “Mendeku gosez ari diren horiek hemendik hamar urtetara zuzenean aulki elektrikoak eskatuko dituzte”. Etxeraten ustez, mendekuaren bidetik gatazka gehiago elikatzea besterik ez da lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu