Auzitegi Gorenaren autoa, aste hasieran
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko salak herenegun emandako epaia jakina da, baina hura arrazoitzen duen testua falta da oraindik. Goreneko iturrietatik jakin denez,ia ziurrenik astelehenean egongo da idatzita epaia, eta baita erabakiaren aurka azaldu diren zazpi epaileetako batzuen boto partikularra ere; gutxienez hirurena. Garrantzitsua da epaia argitara ematea, orduan hasiko baita hari Konstituzionalean helegitea jartzeko Sortuk izango duen hogei eguneko epea. Helegitea sartzeko epaiak dioena ongi aztertu beharko du Sorturen abokatu taldeak, baina baita epaiaren aurka boto partikularra ematen duen epaile bakoitzak egiten duen arrazoibidea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu