Auzitegi Konstituzionaleko Bigarren Salan Konstituzionaleko presidenteorde Tomas S. Vives Anton da presidente, eta Pablo Cachon, Vicente Conde, Guillermo Jimenez, Elisa Perez Vega eta Eugeni Gay dira gainontzeko bost magistratuak.
Batasunaren babes helegitea 2003ko uztailaren 22an onartu zuen tramitera Konstituzionalak. Helegite horrek Espainiako Konstituzioaren zenbait artikulu eta Europako Konbentzioaren Giza Eskubideen eta Oinarrizko askatasunaren beste zenbait artikulu urratu zirela dio.
Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan onartu zituen tramitera Batasuna legez kanpo jartzeko Estatuko Fiskaltzak eta Estatuko abokatuak egindako eskaera. Ebazpen horretan –254 orrikoa–jasotzen denez, "Batasunaren ilegalizazioak demokraziaren eta besteen eskubideen babesa dakar", eta alderdi hori legez kanpo uzteko arrazoi nagusia ETAren "nortasun erreal bera" duela da.
Auzitegi Konstituzionaleko Sala Bereziak hartutako erabaki horren bidez, Batasuna Alderdi Politikoen Erregistrotik kentzeko agindu zuen, eta ebazpena jaso bezain laister "HB-EH-Batasunaren ekinbideak bertan behera gelditzen dira eta ez dute eskumenik izango harreman juridikoak izateko".,
Batasunaren ilegalizazioa
Auzitegi Konstituzionalak asteon aztertuko da Batasunak ilegalizazioaren aurka jarritako babes helegitea
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak asteon erabakiko du Batasunak bere ilegalizazioaren eta Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren kontra aurkeztu zuen babes helegitea. Auzitegi Gorenak Batasuna legez kanpo jartzeko eta desegiteko agindu zuen, Alderdien Legea urratzen zuela esanez. Auzitegi Konstituzionaleko Bigarren Salak aste honetako gai-ordenean sartu du Batasunaren babes helegitea eta berau osatzen duten sei magistratuek aste honetan bertan erabaki bat hartzeko asmoa dutela diote iturri juridikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu