Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Auzitegi Konstituzionalak D3Mren helegitea ere onartu egin du tramiterako

Atzo Askatasunarena baizik ez zuen onartu. Auzitegiak bihar gaueko hamabiak arteko epea izango du biei buruzko erabakia hartzeko.

2009ko otsailaren 11
15:07
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo Askatasuna alderdi politikoaren helegitea baino ez zuen onartu aztertzeko, baztertu egin zuelako Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformarena, "eduki konstituzionala falta" zitzaiolako, D3Mk berriro sartu zuen helegitea eta auzitegiak gaur onartu du tramiterako.

Espainiako Auzitegi Gorenak igandean gauean jo zituen bien hauteskunde zerrendak baliogabe, hala eskatu ondotik Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak, martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarreko bozetan parte har ez dezaten. Batasuna legez kanpoko alderdiarekin eta ETArekin lortu zituen Gorenak D3M eta Askatasuna.

Konstituzionalak bihar gaueko hamabiak arteko epea izango du erabakia hartzeko. Orduan hasiko da kanpaina.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo atzeratu egin zuen D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eteteko aukerari buruzko erabakia. Ez zuen jakinarazi noiz arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.