AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN ERREFORMA

Auzitegi Konstituzionalaren Legearen erreforma, senatura

PPk baztertu egin ditu lege egitasmoaren kontra oposizioak aurkeztutako zuzenketa guztiak, eta senatuak eman beharko dio orain oniritzia. Neurri horren arabera, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea inhabilita dezake Konstituzionalak. PP eta PSOEk sustatutako arauak "Volkswagen baino kutsatuago" daudela esan du Amaiurrek, eta alderdikeriaz jokatzea egotzi dio EAJk Espainiako Gobernuari.

Sabino Cuadra, Espainiako Kongresuko hizlarien tribunan.
2015eko urriaren 1a
21:41
Entzun

Auzitegi Konstituzionalari zigortzeko gaitasuna ematen dion legea proposatu zuen PPk irail hasieran. Erreforma Kataluniara begira proposatu zuen PPk —Xavier Garcia Albiol PPko Kataluniako hautagaiak erregistratu zuen egitasmoa Espainiako Kongresuan—, eta Mas inhabilitatzeko aukera emango luke. Hilaren 16an, eztabaidarako onartu zuen erreforma Espainiako Kongresuak, eta oposizioko alderdien zuzenketak eztabaidatu dituzte gaur.

Jesus Posada Espainiako Kongresuko presidenteak hizlarien tribunatik egotzi baino lehen, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak ohartarazi du PPren asmoa "toga eta birreta otzanak" edukitzea dela Kataluniako herritarren borondatearen gainetik "jauzi" egiteko: "Zuek kolpe handia jaso duzue Kataluniako hauteskundeetan, eta, hala ere, tematuta jarraitzen duzue, lege tranpatien bidez inposatu nahi duzue botoen bidez lortu ez duzuena".

EAJko diputatu Aitor Estebanek, berriz, salatu du Auzitegi Konstituzionalaren erreforma Kataluniarentzat "ad hoc" eginiko legea dela eta horrek agerian uzten duela epaitegi horren erabilera "faltsua". Gaineratu du oraingoz ez dela arau hausterik egin PPk "botere banaketa" urratzea justifikatzeko.

Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izko ere kritiko mintzatu da, uste baitu erreformaren helburua "bere borondatea adierazi nahi duen gizartea isilaraztea" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.