M-11
Auzitegi Nazionalak 29 lagun auzipetu ditu martxoaren 11ko erasoen inguruko sumarioan
2004ko martxoaren 11an Madrilen (Espainia) izan ziren erasoen harira 116 lagun zeuden inputatuta. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok horietako 29 auzipetu ditu.
Del Olmoren autoak 1.460 orri ditu eta 11 orrialdeko aurkibidea du. Autoaren 180 kopia egin dituzte aldeei helarazteko. 2004ko martxoaren 11ko erasoen ostean zabaldu zen ikerketak bi urte luze iraun ditu eta gaurko auzipetze autoarekin amaitutzat emango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu