Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazi duen autuan ez du onartu 35/02 auziko bost auzipetuak aske uzteko eskaera, haren ustez, Batasunaren jarduera zabaltzen eta ETAren zerbitzura jartzen aritu direlako.
Jarduera politikoan aritzeagatik Batasuneko kideen kontra abiatutako epaiketa egin bitartean kasu horretako bost auzipetuak, beraz, ez dituzte aske utziko. Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Karmelo Landa eta Joseba Alvarez dira auzipetu horiek. Ondorioz, gainerako auzipetutako 35 kiderekin batera epaituko dituzte.
2002. urtean herriko tabernekin lotuta abiatu zuen auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, 35/02 izenarekin.
41 auzipeturen zerrenda osatu zuen epaileak.
politika
Auzitegi Nazionalak 35/02 auziko bost auzipetu aske uzteari uko egin dio
Epaiketa egin artean Joseba Permachek, Rufi Etxeberriak, Juan Kruz Aldasorok, Karmelo Landak eta Joseba Alvarezek espetxean jarraituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Auzipetutako gainerako 35 kiderekin batera epaituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu