Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako hirugarren atalak Santiago Pedraz epaileari agindu dio iker dezala Alberto Ruiz Azua (EAJ) Arrigorriagako (Bizkaia) alkateak deliturik egin duen herrian Jose Miguel Beñaran Argala (Arrigorriaga) ETAko kide zenaren kalea dagoela-eta. Dignidad y Justicia elkarteak sartu zuen alkatearen kontrako kereila, eta auzitegiak tramitera onartu du. Pedrazek berak aurretik kereila atzera bota zuen -martxoaren 13an-, Argalari kalea eskaintzea "terrorismoa gorestea" ez delakoan.
Alfonso Guevara epailea da Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako hirugarren ataleko burua, eta bertan behera utzi du Pedrazen erabaki hura.
Batallon Vasco-Español taldeak Argala hil egin zuen 1978an, Angelun (Lapurdin), eta ondoren jarri zioten kale bati haren izena.
Politika
Auzitegi Nazionalak Arrigorriagako alkateak deliturik egin duen ikertuko du 'Argala'-ri eskainitako kaleagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu