Atxiloketak

Auzitegi Nazionalak aske utzi du Guardia Zibilak atzo atxilotutako Gorka Ribadulla

Atzo goizean Guardia Zibilak Bilboko Errekalde auzoan atxilotu zuen Gorka Ribadulla gaztea aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Teresa Palaciosek, Fiskaltzak hala eskatuta. Libre geratu den arren, astean behin etxetik hurbilen duen epaitegian aurkeztu beharko du bere burua Ribadullak. 2000.ean kale eraso batean parte hartzea egozten diote, eta inkomunikatuta deklaratu duen arren, akusazio guztiak ukatu ditu.

2006ko martxoaren 2a
16:50
Entzun
Errekalde auzoan atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak Ribadulla, eta, ondoren, auzo bereko Kukutza gaztetxea miatu zuten, bi orduz.

Polizia iturriek atzo zabaldu zutenez, 2000ko martxoaren 26an Bilboko Zorrotzaurreko Guardia Zibilaren garitaren aurka molotov koktelekin egin zuten erasoan parte hartzea egozten zioten, DNA froga batzuetan oinarrituta.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Palacios epailearen aurrean egin duen deklarazioan, ordea, Ribadullak ukatu egin du halakorik. Halaber, ukatu egin du inkomunikatuta egon den denboran Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioa.

Juan Antonio Garcia-Jabaloy fiskalak Ribadulla baldintzapean aske uzteko eskatu du, eta epaileak aintzat hartu du eskaera hori. Astean behin epaitegira joan beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.