Ateak Ireki webguneak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak ukatu egin die behin behineko askatasuna Ekineko kide izatea leporatuta espetxean dauden sei presori. Gorka Mayo, Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Rosa Iriarte, Eneko Compains eta Joxe Aldasoro dira Ekin auzian auzipetutakoak, eta orain dela gutxi eskatu zuten neurri hori ezartzea, euren abokatuen arabera, gaur egun espetxean izateko arrazoirik ez dagoela argudiatuz.
Auzitegi Nazionalak, ordea, autoa egin zueneko argudioei eutsi die, eta Ekinekoak direla esanez arriskutsuak liratekeela esan du, nahiz eta erakunde hori desegin egin zen. Gainera, autoak Ekinekoak izateagatik ETAko kide bihurtzen zituen, eta horri ere heldu dio Fernando Grande-Marlaska epaileak.