Politika

Auzitegi Nazionalak bizitza politikoa baldintzatzen duela salatu du Askatasunak

Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal herritarrak jazartzen, "estrategia errepresiboan inoiz baino aktiboago", jarraitzen du Askatasunaren iduriko. Horren froga lirateke astelehenean =i 18/98 auziko=i epaiketa berriro abiatzea, eta irailaren 7an "atxiloketa prebentiboen sumarioetan" auzipetutako 103 lagunena hastea. Azken batean, Auzitegi Nazionalak Euskal Herriko bizitza politikoa baldintzatzen duela salatu du Batasunak, eta epaitegi berezi hori bertan behera uzteko eskatu dio Zapateroren Gobernuari.

2006ko irailaren 2a
17:32
Entzun
2003tik 2006ra bitartean Espainiako segurtasun indarrek 116 euskal herritar atxilotu dituzte zazpi sarekadatan, PPko Gobernuko ministroek "atxiloketa prebentibo" deitu izan zuten kontzeptura hurbiltzen diren akusazioen pean. . Atxilotu horietatik guztietatik 70 espetxeratu zituzten, eta egun 36 daude preso. Fidantzetan, berriz, milioi bat euro inguru ordaindu dute. Hain justu, datorren irailaren 7an hasiko dira operazio horietan atxilotutako pertsonak epaitzen, guztira 103.

Epaiketa horien hasiera eta, astelehenean 18/98-ko epaiketari segida emango diotela aintzat harturik, Espainiako Auzitegi Nazionalak "estrategia errepresiboarekin" aurrera jarraitzen duela salatu du; areago, estrategia horretan "inoiz baino aktiboagoa" dela. Horregatik, epaitegi berezi horrek Euskal Herriko bizitza politikoa baldintzatzen duela iritzi dio, eta konponbidea nahi dutenen aurkako presio neurri bihurtu dela.

Ondorioz, Auzitegi Nazionala desegiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Askatasunaren aburuz, Zapateroren Gobernuak posible du epaitegi berezia bertan behera uztea baldin eta hartarako borondate politikoa badu; areago, prozesuan aurrera egiteko egiazko borondate politikoa duen neurtzeko parametroa horixe dela uste du, hau da, Auzitegi Nazioanalarekiko hartzen duen jarrera.

Eskaera hori aurrera eramateko, Audientzia Nazionalari Stop lelopean egingo diren mobilizazioekin bat egiteko galdegin die herritarrei. Hilaren 22an Auzitegi Nazionaletan sumario handi horietan epaituko dituzten guztien herrietan egingo dituzte mobilizazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.