Auzitegi Nazionaleko bosgarren epaitegiko epaileak Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari eman die debekuaren berri. Gaurko egunez egiten dute urtero Ondarroan (Bizkaia) Amnistia Eguna. Manifestazioa, bazkaria eta topa egin ohi dute.
Manifestazioa 13:00etan zen hastekoa. Ondoren 13:45ean topa egitekoak ziren, eta 14:30ean, bazkaria. Arratsaldean euskal preso eta iheslarien aldeko ekitaldia zegoen iragarrita. Guardia Zibilak idatzitako txosten bat izan du oinarri epailearen debekuak.