Auzitegi Nazionalak Arturo Cubillas eta Jose Angel Urtiaga deklaratzera deitu ditu. ETA, FARC eta Venezuelako Gobernuaren arteko usteko loturak ikertzen ari da Eloy Velasco epailea, eta bi euskal herritarrak euren abokatuek aurkeztutako argudioak berrestera deitu ditu.
Cubillas eta Urtiaga atxilotzeko agindua indarrean da otsailaren 24az geroztik, eta estradizio eskaera egina du Espainiak. Europa Press albiste agentziak aipatzen dituen iturrien arabera, beraz, Auzitegi Nazionalera aurkeztu gero atxilotuak izango lirateke.
Espainiako Poliziaren arabera, inkomunikazio aldian zeudela Javier Atristain eta Juan Carlos Besancek esan zuten Venezuelan Cubillasek lehergaiak nola erabili erakusi ziela. Salaketa hori, ordea, ez zela borondatezkoa salatu zuen Cubillasek eta torturapean egina zegoela; horregatik auzian deklaratu ahal izatea eskatu zuen.
EUSKAL HERRIA
Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Arturo Cubillas eta Jose Angel Urtiaga
ETA, FARC eta Venezuelako Gobernuaren artean loturarik ote dagoen ikertzeko irekitako auzian auzipetu dituzte. Euren abokatuen argudioak berrestera deitu ditu Eloy Velasco epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu