Memoria Historikoa

Auzitegi Nazionalak ez dio utziko Servini epaileari Martin Villa galdekatzen

1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak hil zituen bost langileen hilketen inguruan itaundu nahi zuen.

Servini epailea Gasteizen, 2014an. RAUL BOGAJO, FOKU
2018ko urriaren 25a
16:36
Entzun

Frankismoak egindako krimenak ikertzen dituen Argentinako kereilaren epaile Maria Servinik irailean berretsi zuen Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia itaundu nahi zuela. Espainiari eskaera bat bidali zion, hori ahalbidetu zezan, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota dio eskaera. Lehen ere saiatu izan zen, baina ukatu egin diote galdeketa orain arte.

Jose de la Mata epaileak hartu du erabakia, eta argudiatu du preskribatuta daudela Barne ministro ohiari egozten zaizkion delituak, eta gainera, Argentinako Justiziaren eskaera onartzeak Espainiako Amnistia Legea urratuko lukeela.

De la Matak, gainera, erantzun dio Martin Villak agertu zuela Argentinan deklaratzeko borondatea, eta nahikoa "mekanismo" badituela esan dio. Adibidez, ministro ohia Argentinak Espainian duen enbaxadara deitzea.

Aurrez, Martin Villa atxilotzeko agindua ere eman zuen Servinik, bi aldiz, baina atzera bota zuen bietan.

Barne ministro izan zen garaian, 54 pertsona hil zituzten Espainiako Estatuaren indarrek. Horietatik 22 krimen leporatu ahal dizkiote Martin Villari frankismoaren aurkako kereilan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.