AUZITEGIAK

Auzitegi Nazionalak ez ditu zigorrak batuko

Baztertu egin du presoek beste estatu batzuetan betetako zigorrak aintzat ez hartzeaz Europako Auzitegiari galdetzea. 11-9 geratu da bozketa.

Auzitegi Gorenak ezarritako irizpideaz Europako justiziari galdetu edo ez erabaki behar zuen Auzitegi Nazionalak. VICTOR LERENA / EFE
2015eko maiatzaren 29a
13:00
Entzun

Eztabaida eragin zuen gaiak. Auziaren jatorria Europako Kontseiluak 2008an onartu zuen esparru erabaki batean dago: 2008/675 legean. Horren arabera, herritar batek herrialde batean espetxe zigor bat bete badu, urte horiek kendu egin behar zaizkio antzeko delitu batengatik beste herrialde batean jarritako zigorrari.

Preso batzuek aurkeztutako askatasun eskarien aurrean ebazpen kontrajarriak eman zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, esaterako, aske geratu ziren Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola. Martxoan, ordea, erabaki hori baliogabetu eta irizpide bateratua ezarri zuen Auzitegi Gorenak: Espainiatik kanpo betetako zigorrak ez hartzea kontuan.

Gaiak interpretazio ezberdinak sortuta, aukera bat zen Europako epaitegietara jotzea, galdetzeko zein den ezarri beharreko irizpidea. Orain, ordea, uko egin dio horri Auzitegi Nazionalak. Bozketa estu joan da, hiru orduko eztabaidaren ostean: 11-9.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.