Politika

Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juana Venezuelan bizi ote den baieztatzeko eskatu dio Interpoli

'El Mundo' egunkariak argitara eman duen informazioaren harira egin du eskaera Eloy Velasco epaileak. 2008tik, hura bilatu eta atxilotzeko agindua dago. 

Iñaki de Juana Chaos, Lagansideko Auzitegitik ateratzen. Bere kontrako estradizio eskaera egin zuen Espainiak eta Espainiaratzearen aldeko erabakia eman zuen Thomas Burguess epaileak. KELVIN BOYES, EFE
2015eko otsailaren 16a
07:35
Entzun

Espainiako Auzitegi Naizonaleko epaile Eloy Velascok Interpoli eskatu dio baiezta dezala gaur El Mundo egunkariak argitara eman duen informazioa: hau da, Iñaki de Juana Chaos preso ohia Venezuelan bizi dela. Izan ere, 2008ko azarotik Iñaki de Juana Chaos preso ohia bilatu eta atxilotzeko agindua emana dago.

Informazioa baieztatuko balute, estradizio eskaera hasiko luketeela adierazi dute epaitegietako iturriek.

Aurrekariak

2008an aske utzi zuten euskal presoa, zigorra bete eta 21 urte espetxea egin ostean. Hilabete gutxira ordea Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juana atxilotzeko agindua eman duen, presoari Donostian egin zioten ongietorrian "terrorismoa goratzea" egotzita. De Juana ez zen izan bertan baina bere izenean eskutiz bat irakurri zuten.

Preso ohia Irlandan izan zen denboraldi batez. Handik Espainiara estraditatzeko eskaerari baiezkoa eman zion epaile batek 2009an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.