debekua

Auzitegi Nazionalak Kaskagorri konpartsaren bi ekitaldi debekatu ditu

Euskal errepresaliatuen familiartekoekin duten bazkaria eta Kaskaerrepresaliatuen aldeko topa debekatu dituzte. Ekitaldi horiek terrorismoa goratzen dutela dio Auzitegi Nazionalak. Ertzaintzak "beharrezko neurriak" hartuko ditu debekua gauzatzeko.

2011ko abuztuaren 25a
16:26
Entzun

Auzitegi Nazionalak Kaskagorri konpartsaren bi ekitaldi debekatu ditu teorrorismoa goratzen dutela argudiatuta.

Herrizaingo Sailak jakinarazi du Ertzaintzak "beharrezko neurri guztiak" hartuko dituela halakorik gerta ez dadin, eta ohartarazi dute legez kanpoko ezer gertatzen bada txostena osatuko dutela.

Erabakia eman duen epaitegiak igorritako oharrean gogorarazi dute Kaskagorri konpartsa Aste Nagusiko parte hartzetik kanpo dagoela euskal presoen argazkiak erakusteagatik eta lehengo urtean ere antzerako ekitaldiak debekatu zituztela.

Debekatutako ekitaldiak gaur eta bihar ziren egitekoak. Gaur eta bihar euskal errepresaliatuen familiartekoekin duten bazkaria eta  gaur gauean Kaskaerrepresaliatuen alde egitekoak diren topa debekatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.