Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin ditu larunbaterako euskal presoen alde Hernanin (Gipuzkoa) antolatuta dauden ekitaldiak. Futbol torneoa, herri bazkaria eta mus txapelketa, hain zuzen ere. Epailearen arabera, "presoen aldeko omenaldi argia" da.
Marlaskak adierazi duenez, ekitaldien deialdiaren kartelean Askatasuna legez kanpoko erakundearen logoa agertzen da eta "amnistiaren aldeko" jartzen du. Epailearen iritziz, "jolas jardunak diren arren, helburu bakarra dute: presoak omentzea".
Ekitaldi horiek eginez gero, "terrorismoa goratzeko" delitua egingo dela adierazi du. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailari, Ertzaintzari eta Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari ekitaldiak ez egiteko beharrezko neurriak hartzeko eskatu dio.
Euskal presoak
Auzitegi Nazionalak larunbatean Hernanin presoen alde egitekoak diren ekitaldiak debekatu ditu
Futbol torneoa, herri bazkaria eta mus txapelketa dira antolatutako ekimenak, eta Grande Marlaska epaileak uste du "terrorismoa goratzeko" izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu